jueves, 30 de octubre de 2014

HIRUGARREN ASTEA (Urriaren 27- 2ra)


Gaurkoan IKTen inguruko bideo bat ikusi dugu, "Visiones disruptivas de la educación". Bideo honetan Maria Acaso hitz egiten zuen, Madrileko unibertsitate bateko irakasle bat. Beraren ustetan, hezkuntza-sistema berriztatzeko beharretan dago eta egoera honi aurre egiteko irakasleek menderatu behar dituzten bost alderdi komentatu ditu:

1.- Boterea
2.- Ikusezina
3.- Denbora eta espazioa
4.- Informazioa
5.- Ezagutza

Bideoa interesgarria delakoan, hementxe txertatzen dut:




1.GO ENTREGAGAIA


 IKTak, HEZKUNTZA INDARBERRITZEKO AITZAKIA

SINTESIA:

Gaur egungo gizarte globalizatu honetan IKTak gero eta garrantzi handiagoa dute.

Jakin badakigu eskola gizartearen barnean dagoela, eta beraz errealitatea isatzen duela. Baina azken aldi honetan desoreka nabarmen bat hauteman da gizartearen eta eskolaren artean, gizartea teknologiari dagokionez aurrera egin izan duen heinean, eskola atzean geratu izan delako. Hori dela eta testuaren esaldi honen esanahia “Informazio eta Komunikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskolarra uhartetzat ere hartu izan da gizartea itsasotzat hartu den bitartean.” ; gizartea itsasoa denean eskola (hezkuntza) bitartean itsaso horretan galdutako uharte baten moduan dabielako.

Beraz, IKTek ikasgelan sartzearen garrantzia ulertu behar dugu, hainbat funtzio bere ditzaketelako hezkuntzan eta. (Adibidez, gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea, hezkuntza eredua berriztatzea...).

Hala ere, ikasleen beharretara egokituz eta IKTak erabiltzeko aukerarik ez dutenentzako, (zulo digitala saihesteko), eskolak baliabide digital hauek eskaini beharko dizkie ikasleei. Baina IKTak modu esanguratsu batean erabili ahal izateko, hezitzaileok etengabeko formakuntza jaso beharko dugu gure bizitza profesionalean, eta baita ere ikastetxeak instalazioen aldetik aurrera egin beharko du.

2 GALDERAK:
  • Zeintzuk izan daitezke ikasgelan IKTak sartzearen desabantailak? 
  • Zelan erakutsi teknologia berriak kritikotasunarekin erabiltzen? 

BOST HITZ GAKOAK:
  • Alfabetatze digitala
  • Hezkuntza
  • IKT-ak
  • Eten digitala
  • Berriztatzea


IRUDIA:


BIGARREN ASTEA (Urriaren 20tik- 26ra)


Gaurko klasea berezi samarra izan da, LOMCE dela eta Madrileko sindikatuek proposatu duten
grebagatik oso gutxi egon gara klasean eta beraz ez dugu materiarik aurreratu. Hala ere, irakasleak hurrengo saioetan egingo dugun proiektua azaldu digu: Ikasketa kolektiboa sustatzen duen proiektua.
Taldeetan banandurik ikaskuntzarekin eta teknologiarekin lotura duten gai jakin batzuk landu beharko ditugu, eta gero hauek gainontzeko klaseari erakutsi.

sábado, 25 de octubre de 2014

LEHENENGO ASTEA (Urriaren 13tik-19ra)



Gaur IKT ikasgaiaren lehenengo saioa izan da. 
Lehen eguna izanik, irakasleak irakasgaiaren inguruko aurkezpena egin digu. "Informazio eta komunikazio teknologiak" irakasgaiaren nondik norakoak azaldu ditu, ebaluazio irizpideak zeintzuk izango diren, saio praktikoetan izango den irakasleen banaketa ... 

Beste alde batetik, berak duen blog pertsonala erakutsi digu, Kilikatik, irakasgaia aurrera eramateko baliabide gisa izango dena.

Bukatzeko, IKTei buruzko hausnarketa bat egin behar izan dugu begiak itxita eta hankan lurrean finkatuta.


viernes, 24 de octubre de 2014

Ongi Etorriak!!


Magisteritza eskolako lehen hezkuntzako ikaslea naiz eta IKT irakasgaiarako blog hau sortu behar izan dut bertan portfolio digital bat garatzeko lauhilabetea aurrera doan heinean. Aukera hau aprobetxatuz, nire interesekoak diren bideoak, artxiboak, abestiak, hausnarketak... partekatuko ditut zeuen interesekoak izango direlakoan. Bitxikeria guzti hauek hezkuntzarekin izango dute lotura, etorkizunean material baliagarria izango delakoan nagoelako.

Animatu, saltseatu,trasteatu, kurioseatu eta partekatu!



Jaleo guzti honi hasiera emateko bideo aproposa txertatzen dizuet, bon appetit! ;)