domingo, 21 de diciembre de 2014

BIDEAREN AMAIERA

Lauhilabetekoaren amaiera heldu da eta beraz, blog edo portfolio digital honen amaiera ere.
Esperientzia berri bat izan da niretzako, eta asko ikasi dut honi buruz. Esan beharra dago ere, lehenengo egunetatik hona blog honen itxura asko aldatu dela, eta oso pozik nagoela blog honen emaitzaz.

Agian mundu honetara bueltatuko naiz egunen batean, honetara derrigortuta ez nagoenean, alegia.

Besterik gabe, primeran pasa pasatu gabe!


sábado, 20 de diciembre de 2014

EBALUAZIOAK


AUTOEBALUAZIOA

Egin beharreko honi hasiera emateko, “Informazio eta komunikazio teknologiak” irakasgai honen zati teorikoaren autoebaluaketa egingo dut. Nire lan pertsonalari dagokionez, ahalik eta hoberen egin dudala uste dut, modu aktibo eta ekintzaile batean egon naiz, eta gogotsu aritu naiz niretzako berriak izan diren baliabide digital (bloga, sitesa...) guztietan. Taldean lan egiterakoan adostutako egin beharrekoak, epeak eta arauak arazo barik errespetatu ditut eta baita ere irakasleak agindutako egin beharrekoak, epeak eta arauak. Ezinbestekoa da aipatzea, nire klaseko asistentzia %95 a izan dela, egun bakat bat falta izan dudalako, justifikatua geratu zena.

TALDEKIDEEN KOEBALUAZIOA

Ikaskuntza-gurpileko taldekideen koebaluaketari dagokionez, nire taldekideak Natalia Monroy, Ane Monzon eta Gonzalo Morales izan dira. Lehenengoari dagokionez, Natalia, arestian elkar aritu gara lanean eta bere lanarekiko konpromesua nabarmentzekoa da, era gogotsu eta aktibo batean aritu da ikasketa-gurpila lana guztian zehar. Aneri dagokionez, oso motibatua ikusi dut lehenengo momentutik batez ere aurkezpena gauzatzerako orduan, erabiltzeko baliabide digital anitz kontrolatzen dituelako. Eta azkenik, Gonzalori dagokionez, esango nuke modu pasiboen aritu den taldekidea dela, ez baititu adostutako epeak eta pausoak bete eta bere gaiarekiko interesa ez da nabaria izan lana jarduterako orduan.

GAINONTZEKO TALDEEN
EBALUAZIOA

Bukatzeko, aurkezpen bakoitzaren ebaluaketa bat eskatzen zen. Jada denboratxo bat igaro denez lehenengo aurkezpenak egin ziren egunetik, eta kontuan izanda lan hau ez nuela espero beraz talde bakoitzeko apunte zehatzak ez ditudanez gero, aurkezpen egunak orokorrean ebaluatuko ditut. Lehehengo eguneko aurkezpenak, baliabide digitalei dagokionez erabili izan diren ohikoenak izan dira, Power Point-a eta Prezzi-a erabili zituztelako. Halere, aurkezterako orduan naturaltasunez aurkeztu zuten eta oso ondo ulertu ziren euren gaiak. Gainera, lehenengo eguna zenez ez zuten besteok izan dugun esperientziarik izan. Bigarren asteko aurkezpenei dagokionez, nire taldearena barne, baliabide digital ugari agertu ziren, aurkezpenak dinamikoagoak egin zituztenak; hala nola Movie Maker edota Emaze. Hirugarren asteko aurkezpenak hitz batean azaldu beharko banituzke, “powtoon” hitza erabiliko nuen, nabarmendu zen baliabidea izan zelako. Honek, aurkezpenak erabat dinamikoak bihurtu zituen.
Dokumentatzaileen lanaren aurkezpenei dagokionez, gogotsu ikusi nituen, lauhilabete osoan zehar egin izan duten lana erakutsi ahal izan dutelako.


AZKEN HAUSNARKETA

Irakasgaiari buruzko hausnarketa egin beharko banu, esango nuke ez dituela hasieran irakasgai honekiko nituen espektatibak bete. Izan ere, IKTak modu aktiboago batean erabiltzea espero nuen, baita baliabide digital berriak ikasi eta honek nola bideratu lehen hezkuntzara ikastea espero nuen. Eta tamalez, ez dut ezagutza askorik barneratu teoria saioetan.

viernes, 19 de diciembre de 2014

HAMARGARREN ASTEA (Abenduaren 15etik- 21era)

Gaurkoan, dokumentatzaileen azkenengo taldearen aurkezpena izan da.
Egin duten lana azaltzeko, bideo labur bat ipini dute eta hau egokia izan dela uste dut. Gogotsu ikusi ditut aurkezpenean, azken finean lauhilabete osoan zehar egin duten lana plazaratu nahi izan dutelako.
Sitean ikusi ahal izan dugunez, sarrera interesgarriak ere egin dituzte, hala nola baliabide digital desberdinak aurkeztu dituzte.

* Haien sitesaren esteka --> klik hemen
Aurkezpena bukatu denean, irakasleak ppt bat jarri dut, non (nire ustez) bere helburua hausnarketa batera eramatea zela.
Bideo hau azpimarratuko nuke gaurko klasetik:

Juana Sancho Gil: Respuestas para pensar


Amaitzeko irakasgaiari buruzko inkesta bete dugu eta entregatu beharreko ebaluaketak entregatu ditugu.

viernes, 12 de diciembre de 2014

BEDERATZIGARREN ASTEA (Abenduaren 8tik-14ra)

Aste honetako IKT saio magistralera ezin izan naiz klasera gerturatu, arazo pertsonalak direla eta. Hala ere, klaseko taldekideei galdetu eta bertan egin dutenaz informatu naiz.
Saio honetan dokumentatzaileek haien lanak aurkeztu zituzten, eta esan didatenaren aburuz aurkezpen landuak izan ziren, are gehiago sortutako siteak.
Esan beharra dut, dokumentatzaile talde hauen siteetan trasteatu dudala, eta lan oso polita egin dutela deritzot, ondo bilduta baitago egin dituzten ekarpenak eta talde batzuek aukera aprobetxatuz sarrera interesgarriak egin dituztelako.

Honek dira dokumentatzaileen sites.en estekak:

* Taldea 1 -->  klik hemen

* Taldea 2 --> klik hemen

*Taldea 3 --> klik hemen

jueves, 4 de diciembre de 2014

ZORTZIGARREN ASTEA (Abenduaren 1etik-7ra)

Modulu Lanaren 2. astea

Modulu Lanaren bigarren astea gurekin dugu jada eta aste hau bideoaren grabaketarak oeta muntaiarako emango dugu. Eguraldi kaxkarra egingo du, baina ahalik eta hoberen antolatzen saiatuko gara.
Beharbada, bideoa bukatuta dagoenean hementxe eskegiko dut... akordatzen banaiz! ;)

Gure bideoa Elorrixon grabatuko dugunez, hona hemen herri politt honen kultura ondareari buruzko bideo bat:



jueves, 27 de noviembre de 2014

ZAZPIGARREN ASTEA (Urriaren 24tik- 30era)

IKASKETA GURPILA - 3.ASTEA

Gaur aurkezpenen azkenengo eguna izan da. Gaurko aurkezpenen gaiak "Konpetentzia digitala" eta "Eskola 2.0" izan dira.
Sei talde aurkeztu dute beren lanak, eta, orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak izan dira.
Hiru talde Powtoon erabili dute baliabide digital moduan, haietako batek ahots grabaketarekin konbinatuz. Esan behar dut ez nekiela ahots grabaketa konbinatu ahal zenik Powtoon programan, eta eskertzekoa da ere aurkezpena egin eta gero taldeak hori nola egin duten eman duten azalpena.
Beste talde batek bideo bat sortu du ahotsaren grabaketarekin. Azken taldeak, Emaze programa erabili du, oso interesgarria iruditzen zaidana.



jueves, 20 de noviembre de 2014

SEIGARREN ASTEA (Urriaren 17tik- 23ra)

IKASKETA GURPILA - 2.ASTEA

Gaur 7 talderen aurkezpenak entzun ditugu teoria saioan. Hauen artean, nire taldearen aurkezpena.
Gaurko gaiak honako hauek izan dira: "Gizarte pantaila anitzetan", "Web 2.0", eta Konpetentzia Digitalari dagokionez "Gaitasun digitala". Gaiak interesgarriak izan dira, baina uste dut astunak bihurtu direla 7 talde aritu baikara gai berdinetaz mintzatzen.
Gaurko aurkezpenen euskarri digitalei dagokionez, hainbat baliabide digitalak erabili dira: movie maker-en eginiko bideoak aurretikan grabatutako audioekin, Emaze, Driveko Power Pointa, Prezi eta ahots grabaketa batera... Aurkezpenak gero eta dinamikoagoak eta landuagoak dira baina esan beharra dago ere, denbora gehiago eta aurreko saioko esperientzia genuela gure alde.

Esan dudan lez, gaurko saioan aurkezpena egitea egokitu zaigu taldeari eta taldearen gaia "Gaitasun digitala" izan da. Zailtasunak izan ditugu aurkezpena aurrera eramateko, azkenengo momentuan "Powtoon" programaren bidez eginda genuen bideotik "Prezi gehi gure ahotsen grabaketa aldi bere"-ra pasatu behar izan gara.
Hori gutxi balitz, orokorrean lana aurrera ataratzeko orduan ere zailtasunak izan ditugu, taldekide guztiek ez baitugu eduki "lan-konpromiso" bera eta honek lan bikoitza egitera behartu gaitu. Halan da be, aurrera eraman dugu lana eta emaitza nahiko polita izan da.