jueves, 27 de noviembre de 2014

ZAZPIGARREN ASTEA (Urriaren 24tik- 30era)

IKASKETA GURPILA - 3.ASTEA

Gaur aurkezpenen azkenengo eguna izan da. Gaurko aurkezpenen gaiak "Konpetentzia digitala" eta "Eskola 2.0" izan dira.
Sei talde aurkeztu dute beren lanak, eta, orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak izan dira.
Hiru talde Powtoon erabili dute baliabide digital moduan, haietako batek ahots grabaketarekin konbinatuz. Esan behar dut ez nekiela ahots grabaketa konbinatu ahal zenik Powtoon programan, eta eskertzekoa da ere aurkezpena egin eta gero taldeak hori nola egin duten eman duten azalpena.
Beste talde batek bideo bat sortu du ahotsaren grabaketarekin. Azken taldeak, Emaze programa erabili du, oso interesgarria iruditzen zaidana.



jueves, 20 de noviembre de 2014

SEIGARREN ASTEA (Urriaren 17tik- 23ra)

IKASKETA GURPILA - 2.ASTEA

Gaur 7 talderen aurkezpenak entzun ditugu teoria saioan. Hauen artean, nire taldearen aurkezpena.
Gaurko gaiak honako hauek izan dira: "Gizarte pantaila anitzetan", "Web 2.0", eta Konpetentzia Digitalari dagokionez "Gaitasun digitala". Gaiak interesgarriak izan dira, baina uste dut astunak bihurtu direla 7 talde aritu baikara gai berdinetaz mintzatzen.
Gaurko aurkezpenen euskarri digitalei dagokionez, hainbat baliabide digitalak erabili dira: movie maker-en eginiko bideoak aurretikan grabatutako audioekin, Emaze, Driveko Power Pointa, Prezi eta ahots grabaketa batera... Aurkezpenak gero eta dinamikoagoak eta landuagoak dira baina esan beharra dago ere, denbora gehiago eta aurreko saioko esperientzia genuela gure alde.

Esan dudan lez, gaurko saioan aurkezpena egitea egokitu zaigu taldeari eta taldearen gaia "Gaitasun digitala" izan da. Zailtasunak izan ditugu aurkezpena aurrera eramateko, azkenengo momentuan "Powtoon" programaren bidez eginda genuen bideotik "Prezi gehi gure ahotsen grabaketa aldi bere"-ra pasatu behar izan gara.
Hori gutxi balitz, orokorrean lana aurrera ataratzeko orduan ere zailtasunak izan ditugu, taldekide guztiek ez baitugu eduki "lan-konpromiso" bera eta honek lan bikoitza egitera behartu gaitu. Halan da be, aurrera eraman dugu lana eta emaitza nahiko polita izan da.

viernes, 14 de noviembre de 2014

IKASKETA GURPILA - "Gaitasun Digitala"

NIRE LANA - IKASKETA GURPILA -

Bigarren lan honetan, taldeka lan egin behar izan dugu.
Gure taldea Natalia, Ane, Gonzalo eta laurok osatzen dugu eta egokitu zaigun gaia 3.2. Gaitasun Digitala izan da.

Hasiera betean, ardurak banatu genituen.
1. Harremanetarako arduraduna: Nerea

2. Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Gonzalo

3. Antolakuntza arduraduna: Natalia

4. Idazkaria: Ane

Jakin dakigunez, hainbat betebehar genituen gaia jorratzeko.
Lehenik eta behin "La competencia digital e informacional en la escuela" testua irakurri nuen, ondoren "XXI. mendeko pedagogia: ERRONKA BERRIAK" ppt-a eta azkenik "Jordi cd- Mapa Conceptual" bideoa ikusi nuen.

Honen ondorioz, nota batzuk atera nituen, hona argazkiak:





Honekin batera, gure lehenengo bilkuretako akta partekatzen dizuet:



Hona emen gaiari buruzko 5 hitz gakoak eta proposatutako 2 galderak:

BOST HITZ GAKOAK
  • Alfabetizazio 
  • IKT 
  • Garapena 
  • Berrikuntza 
  • Zailtasuna

PROPOSATUTAKO BI GALDERA
  • Zergatik da garrantzitsua alfabetizazioa? 
  • Autorearen ustez, urte batzuk barru liburuak desagertuko dira edo ez? Zergatik?

AURKEZPENA
Azkenean gure lanaren emaitza zein izan den ikusi nahi baduzue hurrengo estekan klik egin GAITASUN DIGITALA

jueves, 13 de noviembre de 2014

BOSGARREN ASTEA (Urriaren 10etik- 16ra)

IKASKETA GURPILA - 1. ASTEA

Gaurko klase magistralean ikasketa gurpilen metodologia berri honen aurkezpenekin hasi gara.
Zehaxki bost taldeek egin dituzte aurkezpenak, eta hauen gaiak "teknologiek eskoletan dituzten abantailak", "teknologia hauek gizartean duten eraginak eta ondorioak (rolak, etab.)" eta "Web 2.0" izan dira.

Oro har, oso gai interesgarriak eta landuak jorratu dituzte baina euskarri digitalei dagokionez, IKT irakasgaia izanik "powet point" eta "prezzi" ez diren beste baliabide batzuk espero nituen, ohikoak direlako alegia. Hala ere, onartu beharra dago lehenengokoak izatearen desabantaila izan dutela taldekide hauek, eta baita ere azpimarratu nahiko nuke talde batzuek euren naturaltasuna dela eta interesgarriagoa egin dutela aurkezpena.

viernes, 7 de noviembre de 2014

LAUGARREN ASTEA (Azaroaren 3tik- 9ra)

Modulu Lanaren I. astea

MODULU LANA

Jakin dakigunez aste honetan gure DAL-aren lehenengo astea izan da eta beraz ez ditugu klase ohikoak izan. Lagungarria izan ote den ala ez magistraletan landu izan dugunaren hausnarketa beste egun baterako utziko dut...