sábado, 20 de diciembre de 2014

EBALUAZIOAK


AUTOEBALUAZIOA

Egin beharreko honi hasiera emateko, “Informazio eta komunikazio teknologiak” irakasgai honen zati teorikoaren autoebaluaketa egingo dut. Nire lan pertsonalari dagokionez, ahalik eta hoberen egin dudala uste dut, modu aktibo eta ekintzaile batean egon naiz, eta gogotsu aritu naiz niretzako berriak izan diren baliabide digital (bloga, sitesa...) guztietan. Taldean lan egiterakoan adostutako egin beharrekoak, epeak eta arauak arazo barik errespetatu ditut eta baita ere irakasleak agindutako egin beharrekoak, epeak eta arauak. Ezinbestekoa da aipatzea, nire klaseko asistentzia %95 a izan dela, egun bakat bat falta izan dudalako, justifikatua geratu zena.

TALDEKIDEEN KOEBALUAZIOA

Ikaskuntza-gurpileko taldekideen koebaluaketari dagokionez, nire taldekideak Natalia Monroy, Ane Monzon eta Gonzalo Morales izan dira. Lehenengoari dagokionez, Natalia, arestian elkar aritu gara lanean eta bere lanarekiko konpromesua nabarmentzekoa da, era gogotsu eta aktibo batean aritu da ikasketa-gurpila lana guztian zehar. Aneri dagokionez, oso motibatua ikusi dut lehenengo momentutik batez ere aurkezpena gauzatzerako orduan, erabiltzeko baliabide digital anitz kontrolatzen dituelako. Eta azkenik, Gonzalori dagokionez, esango nuke modu pasiboen aritu den taldekidea dela, ez baititu adostutako epeak eta pausoak bete eta bere gaiarekiko interesa ez da nabaria izan lana jarduterako orduan.

GAINONTZEKO TALDEEN
EBALUAZIOA

Bukatzeko, aurkezpen bakoitzaren ebaluaketa bat eskatzen zen. Jada denboratxo bat igaro denez lehenengo aurkezpenak egin ziren egunetik, eta kontuan izanda lan hau ez nuela espero beraz talde bakoitzeko apunte zehatzak ez ditudanez gero, aurkezpen egunak orokorrean ebaluatuko ditut. Lehehengo eguneko aurkezpenak, baliabide digitalei dagokionez erabili izan diren ohikoenak izan dira, Power Point-a eta Prezzi-a erabili zituztelako. Halere, aurkezterako orduan naturaltasunez aurkeztu zuten eta oso ondo ulertu ziren euren gaiak. Gainera, lehenengo eguna zenez ez zuten besteok izan dugun esperientziarik izan. Bigarren asteko aurkezpenei dagokionez, nire taldearena barne, baliabide digital ugari agertu ziren, aurkezpenak dinamikoagoak egin zituztenak; hala nola Movie Maker edota Emaze. Hirugarren asteko aurkezpenak hitz batean azaldu beharko banituzke, “powtoon” hitza erabiliko nuen, nabarmendu zen baliabidea izan zelako. Honek, aurkezpenak erabat dinamikoak bihurtu zituen.
Dokumentatzaileen lanaren aurkezpenei dagokionez, gogotsu ikusi nituen, lauhilabete osoan zehar egin izan duten lana erakutsi ahal izan dutelako.


AZKEN HAUSNARKETA

Irakasgaiari buruzko hausnarketa egin beharko banu, esango nuke ez dituela hasieran irakasgai honekiko nituen espektatibak bete. Izan ere, IKTak modu aktiboago batean erabiltzea espero nuen, baita baliabide digital berriak ikasi eta honek nola bideratu lehen hezkuntzara ikastea espero nuen. Eta tamalez, ez dut ezagutza askorik barneratu teoria saioetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario